XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

feudal. Alkatea eta zinegotziak gaztelu batean bizi direnean, herri xehea doilorki esplotatuz.

fideologia. Pasta mota baten ideien multzoa.

fitxaron. Bazkide zara? Benetan?

Ba zure fitxa ez da inondik agertzen.

Buelta zaitez ordubete barru edo, edo bihar ...

flakojono. Ez da normala, hogeita bost kilo hilabetean... oso kezkatuta nago.

flashto. Argi naturala sekula behar adina iruditzen ez zaion argazkilari arrantzakaria.

flandereño. Titi handi eta dardartiak dituen ikastolako maistra.

flautatu. Txirula aukeratu.

flexortzista. Deabrua mahai gaineko lanparatxoarekin ostiatzen duena.

flemoikanoak. Ipar amerikako tribua; zeuzkaten aho-arazo handiengatik desagertu ziren.